XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Errinozeronteak ez zuen deus ulertzen, ezta nahi ere: nahiko lan bazuen trenaren triki-traka eta balantza etengabeei mareatu gabe eusten:
Bai, nahiko zoratu eta zorabiaturik zihoan animalia gaixoa, baina horrez gain agurea zuzen zegoen, txartelaren beldurrez ez zitzaien bidazti ez zaindaririk hurbildu, eta bidean ez zuten beste arazorik izan, ezpada jatekoarena.
Izan ere, errinozeronteak eguneko hogei kilo belar behar zituen, eta Afrikatik Parisko zoora ekarri zutenean beste horrenbeste ematen zioten, belar ebakia bazen ere.
Orain, trenean, goseak zegoen, eta gosetzen zen guztietan bezala, amorratuta: brrrr, brrrr.
Nondik atera belarra ordea Parisko tren batean?
Ez zen gauza erraza.
- Baina...
Zer esango dute gero...